1. Bizquitartean goseteac borthizqui hersatzen çuen Canaango lurra,
2. Eta akituric Eguiptoquic ekarri içan cituzten jatecoac, Jacobec erran cioten bere semeei: Bihur çaitezte, eta eros guçue jateco aphur bat.
3. Judac ihardetsi cioen: Guiçon harec erran içan darocu, cin eguiten darocularic: Ez duçue ene beguithartea ikusico, ez baduçue çuequin erakarcen çuen anaia ttipiena.
4. Beraz nahi baduçu hori gurequin bidali, goanen gare elkarrequin, eta erosico darotzugu behar duçuna.