9. Eta orhoituric berce orduz içan cituen ametsez, erran cioten: Ikusquetari batzuec çarete, lur huntaco alde mimberenen ikustera ethorriac.
10. Hauquiec erran çuten: Jauna, ez da holacoric; bainan çure cerbitzariac ethorri dira jateco erostera.
11. Guciac guiçon baten seme gare: baquetiar heldu gare, eta çure cerbitzariec ez derabilcate deusere gaixtoric.
12. Josepec ihardetsi cioten: Ez da hori, lur hunetaca leku hazcartugabeen ikustera ethorriac çarete.
13. Eta hauquiec: Çure cerbitzari hamabi anaia gare, aita baten umeac Canaango lurrean: ttipiena gure aitarequin da, eta bercea ez da lurraren gainean.
14. Josepec erran cioten: Hori da nic erran dudana: ikusquetariac çarete.
15. Bada orai eguinen dut çuequilaco frogapena: ala Faraon! etzarete hemendic ilkico, çuen anaia ttipiena ethorri arteo.
16. Igorraçue çuetaric bat, eta erakar beça: çuec ordean burdinetan egonen çarete çuen solasac eguiazcoac edo gueçurrezcoac diren froga ditecen artean; bercela, ala Faraon ikusquetariac çarete.
17. Beraz eman cituen çaincera hirur egunez.
18. Bainan hirugarren egunean presondeguitic atheraraciric, erran cioten: Eguiçue nic errana, eta bicico çarete: ecen badut Jaincoaren beldurra.
19. Baquetiarrac baçarete, çuen anaia bat gueldi bedi preso: eta berceac çoazte, eta erosi duçuen oguia eramaçue çuen etchetara;