6. Eta Josep cen Eguiptoco lurrean buruçagui, eta haren manua gabe etzen oguia salcen. Eta bere anaiac gurthu citzaizconean,
7. Eçagutu cituen, eta gogorquiago minçatzen citzaioeten arrotz batzuei beçala, galdeguiten ciotelaric: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Canaango lurretic, bicitzeco behar denaren erostera.
8. Eta bizquitartean anaiac eçagutzen cituelaric, hequiec etzuten eçagutu.
9. Eta orhoituric berce orduz içan cituen ametsez, erran cioten: Ikusquetari batzuec çarete, lur huntaco alde mimberenen ikustera ethorriac.
10. Hauquiec erran çuten: Jauna, ez da holacoric; bainan çure cerbitzariac ethorri dira jateco erostera.
11. Guciac guiçon baten seme gare: baquetiar heldu gare, eta çure cerbitzariec ez derabilcate deusere gaixtoric.
12. Josepec ihardetsi cioten: Ez da hori, lur hunetaca leku hazcartugabeen ikustera ethorriac çarete.