Jenesa 42:35-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Horiec erran ondoan, oguiac hustean, ceinec bere diruac atzeman cituzten çakuen sarcean: eta batean laztuac çaudelaric,

36. Aita Jacobec erran cioten: Haurric gabe eçarri nauçue, Josep hila da, Simeon preso iduquia, eta Benjamin eramaten darotaçue: gaitz horiec oro erori dira ene gainera.

37. Errubenec ihardetsi cioen: Ene semeetaric bia hil çatzu, hori ez badarotzut guibelerat ekarcen: indaçu hori escuetara, eta nic bihurtuco daroztut.

38. Eta Jacobec cioen: Ene semea ez da jautsico çuequin; horren anaia hil da, eta hori bakarric guelditu: helcari tchar cerbait guertha balaquio çohazten toquian, ene buru çuritua bihozminequin hobian sarraracico duçue.

Jenesa 42