21. Eta batec berceari erran çuten: Çucembidean jasaiten dugu hau, ceren bekatu eguin baitugu gure anaiaren baithan, ikusten guinuelaric haren bihotz-hestura; errequeitzen guintuelaric, ez dugu ençun içan: horren gatic atzeman gaitu ordu gaitz hunec.
22. Eta Erruben, hequietaric batec erraten cioten: Ez othe narotzuen erran: Ez deçaçuela bekatu eguin haurraren baithan: eta ez nauçue ençun? horra non bilhatua den orai haren odola.
23. Bada, etzaquiten Josepec aditzen çuela hequien minçaia: ceren arartecotz solas eguiten baitzuen hequiequin.
24. Eta aldaratu cen aphur bat, eta nigar eguin çuen; eta bihurturic minçatu citzaioten.
25. Eta Simeon harturic, eta beguien aitzinean lokarriz amarraturic, manatu cioten bere azpico aitzindariei bethe cetzaten hequien çakuac oguiz, eta bakotchari bere dirua eçar ceçoten bere çakuan, gaineraco emanic bideco jatecoac: eta hola eguin çuten.
26. Eta hequiec goan ciren, oguiac astogainetan çaramazquietela.
27. Eta batec çakua idequiric astoari çaldarea emateco ostatuan, dirua ikusi çuen çakuaren ahoan.
28. Eta harrituric eta asaldaturic, elkarri erran çuten: Cer da Jaincoac eguiten darocun hau?
29. Eta ethorri ciren beren aita Jacoben gana Canaango lurrera, eta kondatu ciozcaten guerthatu citzaizcoten guciac, erraten çutelaric:
30. Leku hartaco jauna minçatu içan çaicu gogorqui, eta uste içan du Eguiptoaren ikustaileac guinela.
31. Ihardetsi diogu: Baquetiarrac gare, eta cimarkuric ez derabilagu.
32. Hamabi anaia gure aita batenganicacoac; bat ez da bici, bercea gure aitarequin da Canaango lurrean.
33. Harec erran darocu: Hola frogatuco dut hea baquetiarrac çareten: çuen anaia bat utzaçue enequin, eta har çatzue çuen etchetaco behar diren jatecoac, eta çoazte;