Jenesa 38:8-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari.

9. Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.

10. Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten.

11. Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.

12. Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.

13. Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera.

14. Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.

15. Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.

16. Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?

17. Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.

18. Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.

19. Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.

20. Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric,

21. Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.

22. Bihurtu cen Juda gana, eta erran cioen: Ez dut aurkitu, eta hango guiçonec erran ere darotate ez dela toqui hartan egundaino jarri içan nesca tzarric.

23. Judac erran çuen: Atchic beça beretzat, segurqui gueçurtica ez deçaquegu jaçar: nic igorri dut aguindu nuen pittica, eta çuc ez duçu bera aurkitu.

24. Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.

25. Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila.

26. Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago.

Jenesa 38