21. Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.
22. Bihurtu cen Juda gana, eta erran cioen: Ez dut aurkitu, eta hango guiçonec erran ere darotate ez dela toqui hartan egundaino jarri içan nesca tzarric.
23. Judac erran çuen: Atchic beça beretzat, segurqui gueçurtica ez deçaquegu jaçar: nic igorri dut aguindu nuen pittica, eta çuc ez duçu bera aurkitu.
24. Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.
25. Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila.
26. Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago.
27. Erditzeco menean aguertu içan cen biritchiac cituela sabelean: eta haurren eguitean, batec atheratu çuen escua, ceinetan emaguinac lothu baitzuen gorri bat, erraten çuelaric:
28. Hau ilkico da lehenic.
29. Bainan harec bildu çuen escua guibelerat, eta berce haurra ilki cen: eta emaztequiac erran çuen: Certaco çu gatic hautsi da trencada? eta aria hortaz eman cioen icena Pharez.
30. Guero atheratu cen haren anaia, ceinaren escuan baitzen gorria: eta deithu çuen Çara.