7. Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic.
8. Eta Esauc eguin çuen bere ogoitza Seirgo mendian: hura bera da Edom.
9. Hauquiec dira Esau, Edomen aitaren ondocoac, Seirgo mendian.
10. Eta hauquiec dira haren semeen icenac: Eliphaz, Esauren emazte Adaren semea; Errahuel ere, haren emazte Basemathen semea.
11. Eta Eliphacen semeac içan ciren: Theman, Omar, Sepho, eta Gatham, eta Cenez.
12. Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac.
13. Orai Errahuelen semeac: Nahath eta Çara, Sama eta Meça. Horiec dira Esauren emazte, Basemathen semeac.