35. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adad, Badaden semea, ceinac deseguin baitzuen Madian Moaben lurrean: eta haren hiria deitzen cen Abith.
36. Adad hil ondoan, haren orde erreguinatu cen Semla Mafrecacoa.
37. Hau ere hilic, hunen lekuan erreguinatu cen Saul Errohobotheco hibai-aldecoa.
38. Hori ere hil-eta, erreinuco ondoregoa içan çuen Acoborren seme Balananec.
39. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adar, eta haren hiriaren icena cen Phau: eta haren emaztea deitzen cen Meetabel, Matreden alaba eta Matred cen Meçaaben alaba.
40. Horiec dira beraz Esaurenganicaco aitzindariac beren iraulguietan, lekuetan eta icenetan: Thamna aitzindaria, Alba aitzindaria, Jetheth aitzindaria,
41. Oolibama aitzindaria, Ela aitzindaria, Phinon aitzindaria,
42. Cenez aitzindaria, Theman aitzindaria, Mabsar aitzindaria,
43. Magdiel aitzindaria, Hiram aitzindaria: horiec dira Edomganicaco aitzindariac haren manuco lurrean egonac, eta Edom Esau da Idumearren aita.