Jenesa 36:24-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta hauquiec Sebeonen semeac: Aia eta Ana. Ana hunec aurkitu cituen ur beroac mortuan, bere aita Sebeonen astoac alhatzen cituelaric.

25. Eta içan çuen seme bat, Dison, eta alaba bat, Oolibama.

26. Eta hauquiec Disonen semeac: Hamdan, Eseban, Jethran eta Caran.

27. Eta hauquiec Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Acan.

28. Disanec içan cituen bi seme: Hus, eta Aram.

29. Hauquiec Horrearren aitzindariac: Lotan aitzandaria, Sobal aitzindaria, Sebeon aitzindaria, Ana aitzindaria,

30. Dison aitzindaria, Eser aitzindaria, Disan aitzindaria: horiec dira Horrearren aitzindariac Seirgo lurrean manatu içan dutenac.

31. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean erreguinatu direnac, Israelen semeec erregue bat içan çuten baino lehen:

32. Bela, Beorren semea, eta haren hiria deitzen cen Denaba.

33. Bada, Bela hil içan cen, eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çara Bosracoaren semea.

34. Eta Jobab hil cenean, haren orde erreguinatu cen Flusam, Themantarren lurrecoa.

35. Hau ere hilic, hunen orde erreguinatu cen Adad, Badaden semea, ceinac deseguin baitzuen Madian Moaben lurrean: eta haren hiria deitzen cen Abith.

36. Adad hil ondoan, haren orde erreguinatu cen Semla Mafrecacoa.

Jenesa 36