Jenesa 36:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta hauquiec dira Esauren emazte Oolibamaren semeac: Jehus aitzindaria, Ihelon aitzindaria, Core aitzindaria: horiec dira Esauren emazte eta Anaren alaba Oolibamaren ganicaco aitzindariac.

19. Horiec dira Esauren semeac eta horietaco aitzindariac, eta Esau da Edom.

20. Hauquiec dira Seir horrearraren semeac, lurreco egoiliarrac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana,

21. Dison, Eser, eta Disan: horiec dira horrear aitzindariac, Seirren semeac, Edomen lurrean.

22. Lotanen semeac içan ciren: Hori eta Heman. Eta Thamna cen Lotanen arreba.

23. Eta hauquiec Sobalen semeac: Alban, Manahat, Ebal, Sepho eta Onam.

24. Eta hauquiec Sebeonen semeac: Aia eta Ana. Ana hunec aurkitu cituen ur beroac mortuan, bere aita Sebeonen astoac alhatzen cituelaric.

Jenesa 36