Jenesa 36:15-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hauquiec dira Esauren semeen buruçaguiac: Esauren seme çaharren, Etiphacen semeac: Theman aitzindaria, Omar aitzindaria, Sepho aitzindaria, Cenez aitzindaria.

16. Core aitzindaria, Gatham aitzindaria, Amalec aitzindaria: horiec dira Eliphacen semeac Edomen lurrean, eta Adaren semeac.

17. Eta hauquiec dira Esauren seme, Errahuelen semeac: Nahath aitzindaria, Çara aitzindaria, Sama aitzindaria, Meça aitzindaria: horiec dira Errahuet ganicaco aitzindariac Edomen lurrean: horiec berac Esauren emazte, Basemathen semeac.

18. Eta hauquiec dira Esauren emazte Oolibamaren semeac: Jehus aitzindaria, Ihelon aitzindaria, Core aitzindaria: horiec dira Esauren emazte eta Anaren alaba Oolibamaren ganicaco aitzindariac.

19. Horiec dira Esauren semeac eta horietaco aitzindariac, eta Esau da Edom.

20. Hauquiec dira Seir horrearraren semeac, lurreco egoiliarrac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana,

21. Dison, Eser, eta Disan: horiec dira horrear aitzindariac, Seirren semeac, Edomen lurrean.

22. Lotanen semeac içan ciren: Hori eta Heman. Eta Thamna cen Lotanen arreba.

23. Eta hauquiec Sobalen semeac: Alban, Manahat, Ebal, Sepho eta Onam.

24. Eta hauquiec Sebeonen semeac: Aia eta Ana. Ana hunec aurkitu cituen ur beroac mortuan, bere aita Sebeonen astoac alhatzen cituelaric.

25. Eta içan çuen seme bat, Dison, eta alaba bat, Oolibama.

26. Eta hauquiec Disonen semeac: Hamdan, Eseban, Jethran eta Caran.

27. Eta hauquiec Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Acan.

28. Disanec içan cituen bi seme: Hus, eta Aram.

29. Hauquiec Horrearren aitzindariac: Lotan aitzandaria, Sobal aitzindaria, Sebeon aitzindaria, Ana aitzindaria,

30. Dison aitzindaria, Eser aitzindaria, Disan aitzindaria: horiec dira Horrearren aitzindariac Seirgo lurrean manatu içan dutenac.

31. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean erreguinatu direnac, Israelen semeec erregue bat içan çuten baino lehen:

32. Bela, Beorren semea, eta haren hiria deitzen cen Denaba.

33. Bada, Bela hil içan cen, eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çara Bosracoaren semea.

Jenesa 36