14. Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.
15. Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac.
16. Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare.
17. Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare.
18. Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco;
19. Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.
20. Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari:
21. Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac.
22. Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco,
23. Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu.
24. Oro hitz berera ethorri ciren, guiçonqui guciac ingurebaquiric.
25. Eta huna non, hirugarren egunean, sarrasquien oinhacea minenean cenean, Jacoben bi seme, Simeon eta Lebi, Dinaren anaiac, ausarqui sarthu ciren hirian ezpatequin: eta guiçonqui guciac hilic,
26. Hemor eta Siquem orobat hil cituzten, eramaten çutelaric Dina, beren arreba, Siquemen etchetic.
27. Horiec atheratu cirenean, Jacoben berce semeac jauci ciren hilen gainera, eta hiria xahutu çuten borcha eguinaren aspercundetan.
28. Hequien ardi, eta idi eta astoac harturic, etcheetan eta campoetan ciren gauça guciac xahuturic,
29. Haur ttipiac ere eta emazteac gathibu eraman cituzten.
30. Horiec oçarqui eguin cituzten ondoan, Jacobec erran cioten Simeoni eta Lebiri: Asaldutan eçarri nauçue, eta lur huntan dauden Cananear eta Pherecearrei hastiaraci. Gu guti gare; hequiec, bilduric elkarretara, ehoco naute, xahutuac içanen gare ni eta ene etchea.
31. Ihardets çuten: Nesca tzar baten arara erabili behar çuten gure arreba?