Jenesa 33:3-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta bere aitzina goanic, lurrera gurthu eta adoratu çuen çazpi aldiz bere anaia hurbildu arteo.

4. Esauc bada laster eguiten çuelaric haren gana, besarcatu çuen; eta lephoa tincatzen cioelaric eta musu ematen, abiatu cen nigarrez.

5. Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira.

6. Eta hurbilduric, nescatoac eta hequien haurrac gurthu ciren.

7. Lia ere hurbildu cen bere haurrequin: eta orobat adoratu çutenean, Josepec eta Erraquelec adoratu çuten azquenic.

8. Eta Esauc erran çuen: Cer dira bidean atzeman ditudan mulço hequiec? Jacobec ihardetsi çuen: Gracia kausi neçan ene jaunaren aitzinean.

9. Eta hunec erran cioen: Anaia, ontasun asco badut; iduc çatzu çureac çure.

10. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Ez, othoi, çure beguietan gracia aurkitu badut, ene escuetaric onhets çaçu emaitza ttipi hori: ecen çure beguithartea ikusi dut, hala nola ikusi içan banu Jaincoarena; alde içan çaquizquit,

11. Eta onhets çaçu ekarri darotzutan benedicionea, Jainco ororen emaile denac eman içan darotana. Esauc, anaiaren othoitzetara nequez onhetsiric emaitzac,

12. Erran çuen: Goacen elkarrequin eta içanen naiz çure bideco lagun.

13. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac.

14. Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana.

Jenesa 33