Jenesa 33:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero Jacobec beguiac alchatzen cituelaric, ikusi çuen Esau heldu cela, eta harequin lau ehun guiçon: eta Liaren, Erraquelen eta bi nescatoen haurrac bereci cituen.

2. Eta eçarri cituen bi nescatoac beren haurrequin aitzinean: guero Lia eta bere haurrac ondotic: eta Erraquel Josepequin azquen buruan.

3. Eta bere aitzina goanic, lurrera gurthu eta adoratu çuen çazpi aldiz bere anaia hurbildu arteo.

4. Esauc bada laster eguiten çuelaric haren gana, besarcatu çuen; eta lephoa tincatzen cioelaric eta musu ematen, abiatu cen nigarrez.

5. Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira.

6. Eta hurbilduric, nescatoac eta hequien haurrac gurthu ciren.

7. Lia ere hurbildu cen bere haurrequin: eta orobat adoratu çutenean, Josepec eta Erraquelec adoratu çuten azquenic.

8. Eta Esauc erran çuen: Cer dira bidean atzeman ditudan mulço hequiec? Jacobec ihardetsi çuen: Gracia kausi neçan ene jaunaren aitzinean.

Jenesa 33