13. Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco.
14. Eta Erraquelec eta Liac ihardetsi cioten: Ez othe dugu gure aitaren etcheco onetan eta çucenean ondarric ere harceco?
15. Ez othe gaitu erakutsi atze batzuec beçala? ez othe gaitu saldu, eta gure balioa ez othe du jan?
16. Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac.
17. Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen.
18. Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.
19. Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.
20. Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala.
21. Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric,
22. Hirugarren egunean Laban jaquinsun eguina içan cen Jacobec ihes eguin çuela.
23. Bere anaiac harturic, jarraiqui citzaioen çazpi egunez eta atzeman çuen Galaadeco mendian.
24. Eta ametsetan ikusi çuen Jaincoa ceinac erraten baitzioen: Beguira çaite Jacobi deusere gogorric erratetic.
25. Eta jadanic Jacobec mendian hedatua çuen bere olha: eta Labanec jarraiquiric bere anaiequin atseman çuenean, harec ere bere olha landatu çuen mendi berean.
26. Eta Jacobi erran cioen: Certaco haritu çare horrela, ixilca eramateco ene alabac, ezpataz bildu gathibuac iduri?
27. Certaco nic jaquin gabean nahi içan duçu ihes eguin, eta erran gabe, lagun cinçançat bozcarioz, cantuz eta atabalac eta maniurrac joz?
28. Ez nausu utzi ene semeei eta alabei musu baten ematera: çoro batec beçala eguin duçu: eta orai segur
29. Ene escuac bihur ahal diçaçuque gaizquia: bainan çure aitaren Jaincoac erran darot atzo: Beguira çaite Jacobi gogorquiegui minçatzetic.
30. Nasqui çure ahaideetara goatera gutician cinen eta çure aitaren etchera lehian; bainan certaco ebatsi darozquidatzu ene jaincoac?
31. Jacobec ihardetsi cioen: Çuc jaquin gabean abiaraci nauena da çure alabac borchaca eraman cinaitzan beldurra.