20. Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.
21. Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.
22. Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.
23. Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.