Jenesa 3:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada suguea cen Jainco Jaunac eguin içan cituen lurreco abere guciac baino malçurragoa. Hunec erran cioen emaztequiari: Cergatic manatu darotzu Jaunac jan ez deçaçun pharabisuco çuhaitz gucietaric?

2. Emaztequiac ihardetsi cioen: Pharabisuan diren çuhaitzetaco fruituetaric jaten dugu;

3. Bainan pharabisuaren erdian den çuhaitzeco fruitutic jan ez deçagun manatu darocu Jaincoac, eta ez deçagun uqui ere, hil gaitecen beldurrez.

4. Eta sugueac erran cioen emaztequiari: Etzarete segur heriotzez hilen.

Jenesa 3