14. Ihardetsi cioen: Ene heçurra çare eta ene haraguia. Eta hilabethe batetaco egunac iragan cirenean,
15. Erran cioen: Ene anaia çarelacotz, urruric behar othe nauçu cerbitzatu? erradaçu cer sari hartuco duçun.
16. Bada, Labanec bacituen bi alaba: çaharrena deitzen cen Lia, eta gazteena Erraquel.
17. Bainan Liac beguiac cituen bethirinsu: Erraquel beguithartez ederra cen, eta beguira gogaragarri.
18. Jacobec, hau maite baitzuen, erran çuen: Erraquel çure alaba gazteenarençat cerbitzatuco çaitut çazpi urthez.
19. Labanec ihardetsi cioen: Hobe dut çuri eman deçadan berce bati baino: çaude ene etchean.
20. Jacobec beraz Erraquelençat cerbitzatu çuen çazpi urthez; eta egun laburrac iduritzen çaizcoen, bere amodioaren handia gatic.
21. Eta erran cioen Labani: Indaçu ene emaztea, ecen harequin ezconceco ephea bethea da.
22. Labanec adisquide molço handi bat deithuric barazcari batera, eguin cituen ezteiac.