Jenesa 29:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta arthaldear edanaraciric, musu eman cioen; eta minçoa goraturic, nigar eguin çuen,

12. Eta jaquinsun eguin çuen haren aitaren anaia cela, eta Errebecaren semea: eta hau arinic goan cen bere aitari erratera.

13. Labanec jaquin çuenean Jacob bere arrebaren semea heldu citzaioela, bidera laster eguin cioen: eta besarcaturic, eta asco musu emanic, eraman çuen bere etchera. Eta ençunic bidaiaco ariac,

14. Ihardetsi cioen: Ene heçurra çare eta ene haraguia. Eta hilabethe batetaco egunac iragan cirenean,

15. Erran cioen: Ene anaia çarelacotz, urruric behar othe nauçu cerbitzatu? erradaçu cer sari hartuco duçun.

16. Bada, Labanec bacituen bi alaba: çaharrena deitzen cen Lia, eta gazteena Erraquel.

17. Bainan Liac beguiac cituen bethirinsu: Erraquel beguithartez ederra cen, eta beguira gogaragarri.

18. Jacobec, hau maite baitzuen, erran çuen: Erraquel çure alaba gazteenarençat cerbitzatuco çaitut çazpi urthez.

19. Labanec ihardetsi cioen: Hobe dut çuri eman deçadan berce bati baino: çaude ene etchean.

20. Jacobec beraz Erraquelençat cerbitzatu çuen çazpi urthez; eta egun laburrac iduritzen çaizcoen, bere amodioaren handia gatic.

21. Eta erran cioen Labani: Indaçu ene emaztea, ecen harequin ezconceco ephea bethea da.

Jenesa 29