1. Jacob lothuric beraz bideari, ethorri cen iguzqui-sorthaldeco lurrera.
2. Eta ikusi çuen putzu bat landa batean, eta hirur ardi-arthalde ondo hartan etzanac: ecen putzu hartaric edaraten ciren aciendac, eta harri handi batez tapatzen cen putzuco ahoa.
3. Ohitza cen, ardi guciac bildu-eta, harria alchatzea, eta arthaldeac ase-ta, putzuco ahoan berriz eçarcea.
4. Eta Jacobec erran cioten arçainei: Anaiac, nongoac çarete? Ihardetsi çuten: Haranecoac.
5. Galdeguin çuen berriz: Eçagutzen duçue Laban, Nacorren semea? Erran çuten: Eçagutzen dugu.
6. Ongui da? —Osagarri du; eta horra Erraquel haren alaba non heldu den bere arthaldearequin.
7. Jacobec erran cioten berriz: Iguzquia gora da oraino eta ez da arthaldeac bordetara erakar ordu: emoçuete beraz lehenago ardiei edatera, eta guero alhatzera bihurraraciren ditutzue.
8. Ihardetsi çuten: Ez deçaqueguque, acienda guciac bil ditecen arteo, eta harria putzuco ahotic kendu arteo, arthaldeen edaratecotzat.
9. Oraino minço çuelaric, huna Erraquel helcen hari cela bere aitaren ardiequin: ecen, Erraquelec berac alhatzen çuen arthaldea.
10. Jacobec ikusi çuenean, eta nola baitzaquien cusi lehena çuela, eta ardiac bere osaba Labanenac, alchatu çuen putzua estalcen çuen harria.