Jenesa 27:32-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Isaaquec erran cioen: Nor çare bada çu? Hunec ihardetsi çuen: Esau naiz ni, çure seme çaharrena.

33. Isaac harridura gaitzean jarri cen; eta sinhets daitequeen baino guehiago miretsiric, erran çuen: Nor da bada oranche bere ihici atzemanetic ekarri darotana, eta jan baitiot orotaric çu ethorri baino lehen? eta benedicatu dut, eta benedicatua içanen da.

34. Esauc aditu cituenean aitaren solasac, marruma handi bat eguin çuen: eta bihotz gucia eroriric, erran çuen: Benedica neçaçu ni ere, aita.

35. Isaaquec ihardetsi çuen: Amarruquerian ethorri çait çure anaia, eta hartu du çure benedicionea.

36. Eta Esauc erran cioen oraino: Çucenqui emana içan çaio Jacoben icena: ecen bigarren aldian jauçaraci nau ene lekutic: ene premutasuna eraman darot lehen, eta orai bigarrenecotz atzeman darot ene benedicionea. Eta berriz-ere aitari erran cioen: Enetzat ere ez duçu beguiratu benedicioneric?

37. Isaaquec ihardetsi çuen: Eçarri içan dut çure jaun, eta bere anaia guciac azpicotu diozcat; oguiaz eta arnoaz jarri dut, eta gueroztic, ene semea, cer eguinen dut guehiago çuretzat?

38. Esauc erran cioen: Aita, ez othe duçu benedicione bakar bat ere? othoizten çaitut benedica neçaçun ni ere. Eta orroaz nigar eguiten baitzuen,

39. Isaaquec, uquituric, erran cioen: Çure benedicionea içanen da lurraren goritasunean eta ceruco ihincean.

40. Bicico çare ezpataz, eta çure anaiaren cerbitzuco içanen çare: bainan ethorrico da ordua non iharrosiren eta kenduco baituçu uztarria çure lephotic.

41. Esauc gaitzirizcoan çaducan beraz bethi Jacob aitac eman cioen benedicionea gatic: eta eguin çuen bere baithan: Ethorrico dira ene aitaren doluco egunac, eta hilen dut orduan ene anaia Jacob.

42. Errebeca hortaz jaquinsun eguina içan cen: ekarraraciric Jacob bere semea, erran cioen: Huna Esau çure anaia dixiduz non hari den hilen çaituela.

43. Orai beraz, ene semea, adi çaçu ene solasa, eta jaiquiric ihes-eguiçu Haranera Laban ene anaia gana:

Jenesa 27