Jenesa 27:22-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira.

23. Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz,

24. Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.

25. Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta,

26. Aitac erran cioen: Hurbil çaquizquit, eta indaçu musu bat, ene semea.

27. Hurbildu cen eta musu eman cioen. Eta haren soinecoei çarioten urrin goçoa usnatu çuen beçain laster, aitac, benedicatzen çuelaric erran cioen: Ene semearen usaina da Jaunac benedicatu duen landa bethe batena beçala.

28. Jaincoac ceruco ihinçaz eta lurreco goritasunaz eman deçaçula oguiaren eta arnoaren nasaicia.

29. Populuec cerbitza çaitzatela eta leinuec adora: içan çaite çure anaien jaun, eta çure amaren semeac gur beitez çure aitzinean; madaricatzen çaituena, bera içan bedi madaricatua: eta benedicatzen çaituena, içan bedi benedicionez bethea.

30. Isaaquec bere solasa akabatu beçain sarri, eta Jacob ilki cenean, Esau ethorri cen.

31. Eta bere ihiciticaco jaqui erreac ekarri ciotzan, erraten cioelaric: Jaiqui çaite, aita, eta jan çaçu çure semearen ihicitic, benedica neçan çure arimac.

32. Isaaquec erran cioen: Nor çare bada çu? Hunec ihardetsi çuen: Esau naiz ni, çure seme çaharrena.

33. Isaac harridura gaitzean jarri cen; eta sinhets daitequeen baino guehiago miretsiric, erran çuen: Nor da bada oranche bere ihici atzemanetic ekarri darotana, eta jan baitiot orotaric çu ethorri baino lehen? eta benedicatu dut, eta benedicatua içanen da.

34. Esauc aditu cituenean aitaren solasac, marruma handi bat eguin çuen: eta bihotz gucia eroriric, erran çuen: Benedica neçaçu ni ere, aita.

35. Isaaquec ihardetsi çuen: Amarruquerian ethorri çait çure anaia, eta hartu du çure benedicionea.

36. Eta Esauc erran cioen oraino: Çucenqui emana içan çaio Jacoben icena: ecen bigarren aldian jauçaraci nau ene lekutic: ene premutasuna eraman darot lehen, eta orai bigarrenecotz atzeman darot ene benedicionea. Eta berriz-ere aitari erran cioen: Enetzat ere ez duçu beguiratu benedicioneric?

37. Isaaquec ihardetsi çuen: Eçarri içan dut çure jaun, eta bere anaia guciac azpicotu diozcat; oguiaz eta arnoaz jarri dut, eta gueroztic, ene semea, cer eguinen dut guehiago çuretzat?

Jenesa 27