Jenesa 27:21-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta Isaaquec erran cioen: Hurbil çaquizquit hunat, uqui çaitzadan, ene semea, eta eçagut deçadan hea ene seme Esau çaren, ala ez.

22. Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira.

23. Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz,

24. Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.

25. Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta,

26. Aitac erran cioen: Hurbil çaquizquit, eta indaçu musu bat, ene semea.

27. Hurbildu cen eta musu eman cioen. Eta haren soinecoei çarioten urrin goçoa usnatu çuen beçain laster, aitac, benedicatzen çuelaric erran cioen: Ene semearen usaina da Jaunac benedicatu duen landa bethe batena beçala.

28. Jaincoac ceruco ihinçaz eta lurreco goritasunaz eman deçaçula oguiaren eta arnoaren nasaicia.

29. Populuec cerbitza çaitzatela eta leinuec adora: içan çaite çure anaien jaun, eta çure amaren semeac gur beitez çure aitzinean; madaricatzen çaituena, bera içan bedi madaricatua: eta benedicatzen çaituena, içan bedi benedicionez bethea.

30. Isaaquec bere solasa akabatu beçain sarri, eta Jacob ilki cenean, Esau ethorri cen.

31. Eta bere ihiciticaco jaqui erreac ekarri ciotzan, erraten cioelaric: Jaiqui çaite, aita, eta jan çaçu çure semearen ihicitic, benedica neçan çure arimac.

Jenesa 27