56. Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana.
57. Eta ihardetsi çuten: Deith deçagun nescatcha eta berari galda dioçogun cer nahi duqueen.
58. Deithu-eta ethorri cenean, galdatu cioten: Nahi duçu goan guiçon hunequin? Ihardetsi çuen: Goanen naiz.
59. Igorri cituzten beraz Errebeca eta bere unhidea, eta Abrahamen sehia, eta haren lagunac,
60. Eta aguiancatzen ciotelaric çori on bat beren arrebari, eta erraten ciotelaric: Gure arreba çare, mila eta mila ondoregoz berhatuco çare balin ba; çure ondoregoa içan bedi bere etsaien atheez nausi.
61. Errebeca eta bere nescatchac iganic beraz cameluen gainera, jarraiqui ciren guiçonari, ceina çalhu itzulcen baitzen bere nausia gana.
62. Muga berean, Isaac pasaietan çabilan Bici denaren eta ikusten duenaren icena ekarcen duen putzuco bidean: ecen hegoaldeco lurrean egoten cen.
63. Eta atheratua cen ilhuncean bere gogoeten erabilcera landetan: eta beguiac alchatzearequin, ikusi cituen urrunera cameluac heldu cirela.
64. Errebeca ere, Isaac ikustearequin, jautsi cen bere camelutic,
65. Eta erran cioen sehiari: Nor da landa gaindi gure bidera heldu den guiçon hori? Eta ihardetsi cioen: Ene nausia bera da. Errebecac, harturic berehala bere bela, estali çuen bere burua.
66. Sehiac bizquitartean Isaaqui erran ciozcan bere eguincari guciac.
67. Isaaquec sarraraci çuen Errebeca Sara bere amaren olhan, eta emaztetzat hartu çuen: eta hambat maithatu çuen non jabaldu baitzioen bere amaren hilcetic ethorria çuen bihotzmina.