10. Eta hartu cituen hamar camelu bere nausiaren arthaldetic, eta haren ontasun gucietaric harturic berequin, bideari eman cen, eta iragan Mesopotamia barna Nacorren hirira.
11. Eta ilhuncean cameluac gurraraci cituenean hiritic hurbil, putzu baten aldean, emaztequiac urquetara atheratzen ohi diren tenorean, erran çuen:
12. Jauna, Abraham ene nausiaren Jaincoa, hel çaquizquit, othoi, egun, eta ikustate içan çaçu Abraham ene nausiarençat.
13. Huna non naicen ithurri baten ondoan eta hiri hortaco egoiliarren alabac ilkico dira urquetara.
14. Beraz nescatcha ceinari erranen baitiot: Makur diçadaçu çure pegarra edan deçadançat, eta ihardetsico darotana: Edan çaçu, eta çure cameluei ere emanen diotet edatera: hura içan bedi Isaac çure cerbitzariarençat bereci duqueçuna: eta hortaric eçagutuco dut ikustate içan duçula ene nausiarençat.
15. Solas horiec bere baithan iragan cituen orduco, huna Errebeca, Melca Abrahamen anaia Nacorren emaztearen seme Bathuelen alaba, ilkitzen cela, pegarra soin gainean ekarcen çuela.
16. Nescatcha bat cen hainitz gogaragarria, eta doncella osoqui ederra, guiçonic eçagutugabea: ithurrian içaturic eta pegarra betheric, guibelera itzulcen cen.
17. Sehia aitzinera goan citzaioen eta erran cioen: Indaçu çure pegarretic ur xorta bat edatera.
18. Ihardetsi cioen: Edan çaçu, Jauna: eta arinqui pegarra besoetara jautsiric, eman cioen edatera.
19. Eta edan çuenean, nescatchac erran cioen: Atheratuco diotet ura çure cameluei ere, guciec edan arteo.
20. Eta pegarra asquetara husturic, laster eguin çuen berriz putzura ur atheratzera, eta eman cioten camelu guciei.
21. Sehia bizquitartean ixilic çagoen beguira, jaquin nahiz hea Jaunac bidaia on eguin othe cioen, ala ez.
22. Beraz cameluec edan içan çutenean, guiçon horrec eman ciotzan urrezco beharrietacoac, bi siclo phisu çutenac, eta bi escumuthurreco, hamar siclo phisu çutenac.
23. Eta erran cioen: Noren alaba çare? erradaçu niri, bada egon-lekuric çure aitaren etchean?
24. Ihardetsi cioen: Bathuelen alaba naiz, eta hura Melca eta Nacor haren senharraren semea.
25. Eta erran cioen oraino: Bada gure etchean lasto eta belhar hainitz eta egonleku nasaia.
26. Guiçona gurthu cen, eta adoratu çuen Jauna,
27. Erraten çuelaric: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, ene nausia ez duçu gabetu çure ikustateaz eta eguiaz, eta bide çucenaz eraman nauçu ene nausiaren anaiaren etchera.
28. Nescatchac beraz laster eguin çuen etchera amaren gana, eta aditu guciac erran cioizquien.
29. Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura.
30. Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan.