Jenesa 24:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Abraham çaharra cen eta adin handicoa, eta Jaunac benedicatu çuen gauça gucietan.

2. Eta erran cioen bere etcheco sehi çaharrenari, bere ontasun gucien buruco çuenari: Eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean,

3. Jaunaz, ceru-lurren Jaincoaz cin eguin deçaçun ez duçula ene semearençat emaztetzat onhetsico Canaan, ni nagoen toquico alabaric;

4. Bainan goanen çarela ene herri eta ene ahaidegora, eta handic hartuco duçula Isaac ene semearençat emaztea.

5. Sehiac ihardetsi cioen: Emaztequiric ez bada enequin toqui huntara ethorri nahi denic, bihurtu behar dut çure semea ilki çaren lekura?

6. Abrahamec erran cioen: Beguira duçula ene semea behinere hara bihurraraztetic.

7. Jainco Jaun cerucoac ene aitaren etchetic eta ene sor-lekutic atheratu nauenac, niri minçatu eta cinequin erran darotanac: Çure ondoregoari emanen diot lur hau; berac igorrico du aingueru bat çure aitzinean, eta handic hartuco duçu emazte bat ene semearençat.

8. Bainan emaztequia ez balitzaitzu jarraiqui nahi, cinaz etzintazque hersatua: bakarric ez bihurraraz harat ene semea.

Jenesa 24