12. Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra.
13. Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde.
14. Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian.
15. Eta Jaunaren aingueruac berriz deithu çuen Abraham cerutic, erraten cioelaric:
16. Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,
17. Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.
18. Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren.