17. Bada Jaincoac ençun çuen haurraren boça: eta Jaincoaren aingueru batec cerutic deithu çuen Agar erraten cioelaric: Cer hari çare, Agar? ez içan beldurric: Jaincoac ençun du haurraren boça, bera utzia den toquitic.
18. Xuti çaite, har çaçu haurra eta iduc çaçu escutic: ceren eguinen baitut jendaia handi baten buru.
19. Eta Jaincoac idequi ciotzan beguiac: Agarrec ikusiric ur-putzu bat, goan cen, eta çahaguia bethe çuen, eta haurrari edatera eman.
20. Eta Jaincoa içan cen Ismaelequin, ceina handitu baitzen eta mortuan egon, eta eguin cen guiçon-gazte balaztari bat.
21. Eta egon cen Pharango mortuan, eta bere amac emaztea harraraci cioen Eguiptoco lurretic.
22. Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.
23. Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare.
24. Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.
25. Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.
26. Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.