Jenesa 2:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Jainco Jaunac lurretic eguin ondoan beraz lurreco abere guciac eta ceruco hegastinac oro, erakarri cituen Adamen aitzinera, ikus ceçançat cer icen emanen cioten: eta Adamec abere bakotchari eman çuen icena da cinez haren icena.

20. Eta Adamec beren icenac eman ciotzaten acienda guciei, eta hegastin guciei, eta lurreco basabere guciei: bainan etzen aurkitzen Adamençat bere idurico lagunic.

21. Jainco Jaunac igorri cioen beraz Adami loaldi bat: eta lo çagoelaric kendu cioen saihets-heçur bat, eta haren orde eçarri cioen haraguia.

22. Eta Jainco Jaunac Adami kendu cioen saihets-heçurretic eguin çuen emaztequia: eta erakarri cioen Adami.

23. Eta Adamec erran çuen: Huna orai ene heçurretaco heçurra eta ene haraguico haraguia; hau deithuco da guicema, ceren guiçona ganic atheratua baita.

Jenesa 2