2. Eta erran cioten: Othoizten çaituztet, jaunac, çatozte çuen muthilaren etchera, eta han egon çaizte: garbi çatzue çangoac eta lothuco çaizte berriz çuen bideari bihar goicean. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez, egonen gare plaçan.
3. Hersatu cituen bazterraraztecotzat bere etchera: eta etchean sarthu cirenean, xuxendu çuen onthurunça, eta ophil airisac erre; eta jan çuten.
4. Bainan ohera goan baino lehen, hirico guiçonec inguratu çuten etchea, haurretic guiçon çaharreraino, populu guciac batean.
5. Eta deithu çuten Lot, eta erran cioten: Non dira gaur çure etchean sarthu içan diren guiçonac? erakar çatzu hunat, eçagut detzagunçat.
6. Lot ilki cen hequietara, athea bere guibelean hersten çuelaric, eta erran cioten:
7. Ene anaiac, ez, othoi, holaco gaizquiric eguin.
8. Baditut bi alaba, guiçonic oraino eçagutu ez dutenac: erakarrico darozquitzuet, eguinen duçue hequietaz nahi duçuena, guiçon horiei gaizquiric ez eguitecotan, ceren sarthuac baitira ene hegazteguiaren itzalean.
9. Bainan ihardetsi cioten: Habil hemendic. Eta berriz erran cioten: Sarthu haiz hemen arrotz beçala; gure juiatzera ethorri haiz? heroni hequiec baino hobequi ehoco hagu. Eta Loti muthiriqui borcha eguiten cioten: eta jadanic athearen jauçarazteco heinean ciren,
10. Eta arrotzec escua heldu cioten, Lot sarthu çuten beren ganat, eta athea hersi;
11. Eta itsutu cituzten campoan cirenac, ttipienetic handieneraino, hala non athea ecin causi baitzeçaqueten guehiago.
12. Erran cioten guero Loti: Baduçu hemen ahaide cembait, suhi, edo seme, edo alaba? hiri huntaric ilkiaraz çatzu çureac diren guciac;
13. Ecen leku hau xahutuco dugu, horien heiagora igan delacotz Jaunaren aitzinera, eta Jaunac igorri gaitu horien galcera.
14. Lot athera cen beraz, minçatu cen bere suhigaiei, bere alabequin ezcondu beharrac cituenei, eta erran cioten: Jaiqui çaitezte eta ilki toqui huntaric: ceren Jaunac hiria xahutzera derama. Bainan uste içan çuten trufaquerietan beçala minço cela.
15. Arguia urratzen hasi cenean, aingueruec erchatzen çuten, erraten ciotelaric: Jaiqui çaite, eta har çatzu çure emaztea eta alaba biac, gal etzadiençat orobat çu ere hiri tzar hunequin batean.
16. Eta nola luçatzen baitzuen, hartu çuten escutic eta haren emaztea eta bi alabac ere, Jaincoac barkatzen cioelacotz.
17. Eta eraman çuten eta hiritic campo eçarri, eta han minçatu citzaizcon huneletan: Salba çaçu çure bicia: ez deçaçula guibelerat beguira, eta etzaitecela bara inguru hauquietan: bainan ihes eguiçu mendira, berceequin gal etzaitecençat.
18. Lotec ihardetsi cioten: Ene Jauna, othoi,
19. Çure sehiac çure aitzinean gracia aurkitu duenaz gueroz, eta ene gainean içan duçun urricalmendua erakutsi duçunaz gueroz, ene bicia salbatzecotzat, ez naiteque mendira hel, gaitzac atzeman gabe, eta hilen naiz.
20. Bada ondo huntan hiri bat, ceinetara ihes eguin baiteçaquet; ttipia da, eta salbatuco naiz hartan: ez othe da ttipia eta ene biciaren beguiratzeco asqui?