18. Lotec ihardetsi cioten: Ene Jauna, othoi,
19. Çure sehiac çure aitzinean gracia aurkitu duenaz gueroz, eta ene gainean içan duçun urricalmendua erakutsi duçunaz gueroz, ene bicia salbatzecotzat, ez naiteque mendira hel, gaitzac atzeman gabe, eta hilen naiz.
20. Bada ondo huntan hiri bat, ceinetara ihes eguin baiteçaquet; ttipia da, eta salbatuco naiz hartan: ez othe da ttipia eta ene biciaren beguiratzeco asqui?
21. Eta Jaunac erran cioen: Huna non onhetsi dudan hortan ere çure othoitza, xahu ez deçadan hiria ceinaren alde minçatu baitzaizquit.
22. Higui çaite eta salba hor, ceren deusic ecin badut eguinen çu hor sarthu arteo. Hori gatic içan cen deithu hiri hura Segor.
23. Iguzquia lurraren gainera athera cen, eta Lot sarthu cen Segorren.
24. Jaunac beraz jautsaraci çuen cerutic Jauna ganic sufrezco eta suzco uria.
25. Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac.
26. Lothen emazteac guibelerat beguiraturic, gatz mokortu cen.
27. Bada, Abraham goicetic jaiquiric, lehenago Jaunarequin egon cen toquira,
28. Beguiratu cioten Sodomari, Gomorhari eta inguru hartaco bazter guciari: eta ke bat ikusi çuen lurretic igaiten labe kea iduri.
29. Ecen, noicere Jaunac xahutzen baitzituen toqui hartaco hiriac, orhoit içan cen Abrahamez eta salbatu çuen Lot egon içan cen hirietaco xahupenetic.
30. Eta Lot igan cen Segorretic, eta egon cen mendian eta haren bi alabac harequin (ecen beldur içan cen Segorren egoteco), eta egon cen cilhoca batean eta haren bi alabac harequin.
31. Eta çaharrenac gazteenari erran cioen: Gure aita çaharra da, eta ez da lurrean guiçon bat ere guelditu guri hurbil daquiquegunic lur gucico ohitzaren arabera.
32. Çato, arnoz mozcorraraz deçagun, eta lo eguin deçagun hunequin, galcera ez uztecotzat gure aitaren odola.