1. Beraz Sarai, Abramen emazteac, etzuen haurric içatu; bainan nescato eguiptoar bat baçuen, Agar deitzen cena,
2. Eta erran cioen bere senharrari: Huna non Jaunac hersi nauen, ez amatzecotzat: Su çaite ene nescatoaren gana, hea hartaric bederen içan deçaquedan semeric. Eta Abramec onhetsi çuenean haren othoitza,
3. Saraiec hartu çuen Agar, bere nescato Eguiptoarra, Canaango lurrean egoten hasiz gueroztic hamar urtheren buruan, eta eman cioen bere guiçonari andretzat.
4. Abram sarthu cen Agarren gana. Bainan hunec ikusiric haurdun cela, erdeinatu çuen bere etchecandrea.
5. Eta Saraiec erran cioen Abrami: Gaizqui çabilça ene gainean. Nerorrec eçarri darotzut ene nescatoa çure besoetan, eta hunec ikusiric haurdun dela, erdeinutan naduca: Jaunac juia beça çure eta ene artean.
6. Abramec ihardetsi cioen: Huna çure nescatoa non duçun escuetan; eguioçu nahi duçuna. Saraiec beraz jasanarazten ciolacotz, Agar eman cen ihesari.
7. Eta Jaunaren aingueruac atzeman çuenean eremuan, Surreco bidean, mortuan den ithur-uraren aldean,
8. Erran cioen: Agar, Saraien nescatoa, nondic heldu çare? eta nora çoaci? Ihardetsi cioen hunec: Sarai ene etchecandrearen beguietaric ihes nabila.