14. Phetrusimez eta Casluimez, ceinetaric ilki baitira Filistindarrac eta Caphtorimarrac.
15. Canaanec içan cituen Sidon, bere seme çaharrena, Hethe,
16. Jebuse, Amorhe, Jerjese,
17. Hebe, Arace, Sine,
18. Aradi, Samare, eta Amathe; eta horietaric barraiatu ciren Cananearren jendaiac.
19. Canaanen cedarriac içan ciren Sidonetic Jeraramera heldu den beçala Gaçaraino, sarthu artecan Sodoman, Gomorhen, Adaman, eta Seboimen Lesaraino.
20. Horra Camen semeac beren ahaidego, minçaia, ondorego, lur eta jendaquietan.
21. Sem, Heberren seme gucien aita eta Japheten anaia çaharrena ganic sorthu ciren:
22. Semen semeac: Elam, Asur, Arphacsad, Lud eta Aram.
23. Aramen semeac: Us, Hui, Jether eta Mes.
24. Arphacsadec içan çuen Sale, ceintaric athera baitzen Heber.
25. Heberrec içan cituen bi seme: batec icena çuen Phaleg, lurra haren egunetan phartitua içan celacotz: eta haren anaiaren icena cen Jectan.
26. Jectanec içan cituen Elmodad, Saleph, Asarmuth, Jare,
27. Aduram, Usal, Decla,
28. Ebal, Abimael, Saba,
29. Ophir, Hebila eta Jobab; hauquiec oro Jectanen semeac.
30. Hauquien egon-lekua cen Mesatic heldu den beçala Sepharreraino, ceina baita iguzqui-sorthaldeco mendi bat.
31. Horra Semen semeac, beren ahaidego, minçaia eta berrien arabera beren jendaquietan.