12. Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.
13. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna.
14. Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco.
15. Distira beçate ceruco orcian, eta argui beçate lurra. Eta hala eguin içan cen.
16. Eta Jaincoac eguin içan cituen bi arguiçagui handi: bata handiagoa egunari buruz jarcecotzat: eta bercea ttipiagoa gauari buruz jarceco: eta içarrac ere eguin içan cituen.
17. Eta eçarri içan cituen, ceruco orcian lurraren gainera argui ceçatençat,
18. Egunari eta gauari buruz jar citecençat, eta arguia ilhumbeetaric berez ceçatençat. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
19. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen laugarren eguna.
20. Jaincoac erran çuen berriz: Urec eman betzate arrain biciac eta hegastinac lurraren gainean ceruco orci-pean.
21. Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
22. Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez.
23. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna.
24. Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.