1. Hastapenean, Jaincoac ezdeusetaric eguin içan cituen cerua eta lurra.
2. Eta lurra cen moldegabea eta buluça, eta ilhumbeac ciren ondarren gain gucian; eta Jaincoaren izpiritua ekarria cen uren gainean.
3. Eta Jaincoac erran çuen: Içan bedi arguia. Eta arguia eguina içan cen.
4. Eta Jaincoac ikusi çuen arguia ona cela, eta bereci içan çuen ilhumbeetaric.
5. Eta arguiari icençat eman cioen eguna, eta ilhumbeei gaua. Eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen egun bat.
6. Jaincoac erran ere çuen: Orcia içan bedi uren erdian, eta urac uretaric berez betza.
7. Eta Jaincoac eguin içan çuen orcia, eta orci gainaldeco urac azpialdean cirenetaric bereci içan cituen. Eta hola eguin içan cen.
8. Eta Jaincoac orciari icençat eman cioen cerua: eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen bigarren eguna.