Isaiasen Profecia 9:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.

4. Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean.

5. Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;

6. Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.

7. Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.

8. Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da.

Isaiasen Profecia 9