1. Abiaduratic, arinduac dira Çabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azquenerat dorphetua da itsasoco bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileacoa.
2. Ilhumbeetan çabilan populuac argui handi bat ikusi du: herioaren itzaleco ephaitzetan egoten cirenei atheratu çaiote argui bat.
3. Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.