Isaiasen Profecia 7:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.

9. Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.

10. Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:

11. Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.

12. Eta Acacec ihardetsi çuen: Ez dut galdeguinen, eta ez naiz harico Jaunaren frogatzen.

13. Eta Isaiasec erran çuen: Adi çaçu beraz, Dabiden etchea: Guti othe çaitzu guiçonei jasangaitz içatea, ecen ene Jaincoari ere jasangaitz çare?

14. Horren gatic Jaunac eçagutzari bat emanen darotzu berac: Birjina bat amatuco eta seme batez erdico da, eta haurra deithuco da Emanuel.

15. Burraz eta eztiz hacico da, jaquin deçan tzarraren hastancen eta onaren berezten;

16. Ecen tzarraren hastancen eta onaren hautatzen haurrac jaquin deçan baino lehen, çuc higüincen duçun lurra utzia içanen da bere bi erregueez.

Isaiasen Profecia 7