Isaiasen Profecia 66:13-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Nola ama batec lausengatzen baitu bere haurra, hala goço emanen darotzuet, eta sosegu hartuco duçue Jerusalemen galçarrean.

14. Ikusico duçue, eta boztuco da çuen bihotza, eta çuen heçurrac belharra beçala hacico dira; eta aguerico dira Jaunaren escua haren cerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizcoa etsaien gainean.

15. Ecen huna non ethorrico den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrac iduri du xirimola; bere hasarrearen iraquiduran heldu da sari bihurcera, su-garren erdian gaztigatzera;

16. Ceren Jaunac suarequin eta bere ezpatarequin arthiquiren baitu bere juiamendua haraguidun ororen gainera, eta Jaunac herrautsiren dituenac murruca içanen dire.

17. Sainduetsi nahi cirenac eta baratze barnetan athe-guibeiean beren burua xahu uste çutenac, urdequia, gauça lohia eta arratoinquia jaten cituztelaric batean içanen dira xahutuac, dio Jaunac.

18. Ni ordean heldu naiz hequien eguinça eta gogoeten ondoan; bilduco ditut leku gucietaco eta minçaia gucietaco jendaquiequin, eta ethorrico dire eta ikusico dute ene ospea.

19. Hequien erdian eçarrico dut eçagutzari bat; era hequietaric salbatuac ditazqueenac igorrico ditut itsasoa barna jendaietara, Africara, eta Lidiara, arrambela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greciara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikusi ez dutenetara; eta jendaiei eçagutaracico diote ene ospea.

20. Eta jendaqui gucietaric Jaunari emaitzetan erakarriren diozcate çuen anaia guciac çalditan, orga-lasterretan, soin-carrosetan, mandotan eta orguetan, Jerusalemeco ene mendi saindura, dio Jaunac, hala-nola Israelgo umeec unci xahuan emaitza bat ekarcen balute Jaunaren etchera.

21. Eta hequietaric hartuco ditut, dio Jaunac, apheztzat eta lebitar orde.

22. Ecen nola nic eguin ceru berriac eta lur berria ene aitzinean egonen baitire bethi, dio Jaunac; hala egonen dire çuen ganicaco iraulguia eta çuen icena.

23. Eta hilabethetic hilabethera, eta larumbatetic larumbatera içanen da, haraguidun guciac ethorrico direla ene aitzinera ene adoratzera, dio Jaunac.

Isaiasen Profecia 66