Isaiasen Profecia 65:7-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.

8. Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco.

9. Eta Jacoben ganic eta Judatic eraiquiren dut iraulgui bat, ene mendiac goçaturen dituena; eta ene hautetsiec primançaz içanen dute lur hori, eta ene cerbitzariec hor içanen dute beren egoitza.

10. Eta ni bilhatzen nauen populuac içanen ditu celhaiac arthaldeen hespilçat eta Acorreco harana abereen heitzat.

11. Eta çuec, Jauna bazterrerat utzi duçuenac, ene mendi saindua ahanci duçuenac, Çoriari mahaina aphaincen eta haren gainean libacioneac eguiten ditutzuenac,

12. Ezpataz kondutaco çaituztet, eta oro sarrasqui batean erorico çarete ceren nic deithu eta ez duçuen ihardetsi, ni minçatu eta ez duçuen ençun, eta gaizquia ene beguien aitzinean eguiten cinduten, eta nic nahi ez nuena duçuen hautatu.

13. Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene cerbitzariec janen duten, eta çuec gosez egonen çarete; huna ene cerbitzariec edanen dutela, eta çuec egarriz egonen çarete.

14. Huna bozcariotan içanen direla ene cerbitzariac, eta çuec ahalquez urthuac; huna, ene cerbitzariec bihotzeco goiheretasunaren ariaz, laudoriozco canticac cantatuco dituzte; eta çuec bihotzeco minez, oihuz egonen çarete, eta izpirituco hesturaren ariaz marrumaca harico çarete.

15. Çuen icena burhozco hitz bat eguinen duçue ene hautetsiençat; eta Jainco Jaunac hilen çaituztete, eta bere cerbitzariac berce icen batez deithuco ditu.

16. Icen hartan benedicatua dena lurrean, eguiazco Jaincoaz içanen da benedicatua; era lurrean cin eguiten duenac, eguiazco Jaincoaz cin eguinen du; ceren leheneco atsecabeac ahanciac baitira, eta ene beguietaric itzaliac.

17. Ecic huna non creatzen ditudan ceru berriac eta lur berri bat; eta beihalacoac ez dira orhoitzapenetan içanen, eta ez dira gogorat içanen.

18. Banian bethi guciraino çare bozturen eta jauciren nic creatzen ditudan hauquiez; ecen huna non eguiten dudan Jerusaleme goiheretasunezco hiri bat eta hango populua bozcariozco populu bat.

19. Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozcariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditic ez da guehiago ençunen ez nigar-marrascaric, ez oihu deihadarric.

20. Ez da handic goanen haur gazteric, ez-eta guiçon-çahar bere urtheac bethe gabecoric; ceren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetaco bekatorea madaricatua içanen da.

21. Eta etcheac eguinen dituzte, eta hequietan egonen dira; eta mahastiac landatuco dituzte, eta hequien fruituac janen.

22. Eguinen duten etchea ez da berceen egoitza içanen; landatuco duten mahastico fruitua, ez dute berceec janen; ecen çuhaitzaren egunen araberacoac içanen dira ene populuaren egunac, eta haren escuetaco lanac iraupen handicoac içanen dira.

Isaiasen Profecia 65