Isaiasen Profecia 65:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bilhatu naute nitaz lehenago galdatzen etzutenec; atzeman naute bilhatu ez nautenec; ene icenari dei eguiten etzuen jendaqui bati erran diot: Huna ni, huna.

2. Egun gucian escuac hedatu diozcat populu sinhestegabeco bati, ceina baitabila bere asmuen ondotic bide ez onean.      

3. Populu, samurcera ene beguien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sacrificatzen duena;

4. Egoitza hobietan, eta lo jaincordeen temploetan eguiten duena, urdequia jaten eta salda lohia bere uncietara ixurcen duena;

5. Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainac ene sephaco orduan içanen dira ke, egun gucian erreco den su bat.

6. Iscribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilic egonen, bainan eguinen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut,

7. Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.

8. Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco.

9. Eta Jacoben ganic eta Judatic eraiquiren dut iraulgui bat, ene mendiac goçaturen dituena; eta ene hautetsiec primançaz içanen dute lur hori, eta ene cerbitzariec hor içanen dute beren egoitza.

10. Eta ni bilhatzen nauen populuac içanen ditu celhaiac arthaldeen hespilçat eta Acorreco harana abereen heitzat.

11. Eta çuec, Jauna bazterrerat utzi duçuenac, ene mendi saindua ahanci duçuenac, Çoriari mahaina aphaincen eta haren gainean libacioneac eguiten ditutzuenac,

12. Ezpataz kondutaco çaituztet, eta oro sarrasqui batean erorico çarete ceren nic deithu eta ez duçuen ihardetsi, ni minçatu eta ez duçuen ençun, eta gaizquia ene beguien aitzinean eguiten cinduten, eta nic nahi ez nuena duçuen hautatu.

Isaiasen Profecia 65