1. Cein da Edometic heldu den hau, Bofratic soineco thindatuequin; bere soinaren barnean eder den hau, bere indarraren handian ibilcen delaric? Ni naiz çucentasunezco hitzen errailea, eta salbatzecotzat guducatzen naicena.
2. Nolaz bada çure jauncia gorria da, eta çure soinecoac, lacoan mahats lehercen hari direnena iduri?
3. Bakarric haritu naiz lacoan lehercen, eta jendaietaric guiçon bat etzen enequin; oincatu ditut ene gaitziduran, eta lehertu ene hasarrean; eta hequien odola hedatu da ene soinecoetan, eta lohitu du ene jauncia oro.
4. Ecen gogoan dut aspercundeco eguna, ethorri da ene berrerospeneco urthea.