1. Egarri çareten guciac, çatozte uretara; eta diruric ez duçuenec, laster eguiçue, eros eta jan çaçue; çatozte, erosaçue arno eta esne diruric gabe eta trucadaric batere gabe.
2. Certaco igorcen duçue dirua, ez oguitan, eta çuen lana, ez asetzeco? Ençun neçaçu eta adi; hazcurri ona har çaçue, eta goritasunean çuen arimac goço hartuco du.
3. Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco.
4. Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat.
5. Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu.