8. Gaitzidurazco ordu batez, aphur bat baztertu dut ene beguithartea çu ganic; eta bethirainoco urricalmenduz urricaldu natzaitzu, dio çure berrerosle Jaunac.
9. Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri cin eguin bainioen haren orduco beçalaco uric ez nuela guehiago lurraren gainera erakarriren; orobat cin eguin dut ez natzaitzula guehiago hasarreturen eta etzaitudala gaurgueroz açurriaturen.
10. Ecen dardaraturen dire mendiac, ikaraturen munhoac, bainan ene urricalmendua ez da çutaric guibelaturen, eta ene baquezco patua ez da kordocaturen, dio çure Jaun urricalmendutsuac.