Isaiasen Profecia 54:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bozcaria çaite, haurric eguiten ez duçun agorra; canta çatzu laudorioac eta eguizquitu bozcariozco oihuac, oi amatzen etzinena; ceren utzia denac haur asco içanen baitu, senharra duenac baino guehiago, dio Jaunac.

2. Çabal çaçu çure olha-toquia, eta heda çatzu çure etcholetaco larruac, ez guphidets; luça çatzu çure sokac, eta gogor çure ciriac;

3. Ecen escuin eta ezquer hedatuco çare; çure ondoregoac populuac içanen ditu primancetan eta betheco ditu egoiliarrez hiri mortu eguinac.

4. Ez içan beldur, ceren ez baitzare ahalcatuco, ez-eta gorrituco; ecen ez duçu ahalcatzequeric içanen, ahanciren baituçu çure gaztetasuneco ahalquiçuna, eta ez baitzare guehiago orhoituren çure alharguntasuneco laidoaz.

5. Alabainan çu eguin çaituena içanen da çure Jaun; haren icena da armadetaco Jaincoa; eta çure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da lur gucico Jaincoa.

6. Jaunac deithu, çaitu emaztequi bazterrerat utzi eta gogoco behardurac hiratzen duen bat beçala, eta emazte gazte danic iraici bat beçala, dio çure Jaincoac.

7. Aphur bat, guti batençat utzi çaitut, eta urricalmendu handitan bilduren çaitut.

8. Gaitzidurazco ordu batez, aphur bat baztertu dut ene beguithartea çu ganic; eta bethirainoco urricalmenduz urricaldu natzaitzu, dio çure berrerosle Jaunac.

Isaiasen Profecia 54