Isaiasen Profecia 53:9-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta emanen diozca gaixtaguinac hobiaren ordain, eta aberatsa haren heriotzearen sari; ceren ez baitu gaixtaqueriaric eguin, eta cimarkua ez baitzen haren ahoan.

10. Eta Jaunac nahi içan du bere herbalduran trencatu; baldin bekatuarençat eman içan badu bere bicia, mendeetan ikusiren du bere ondoregoa bicitzen; eta Jaunaren nahia haren escuz eguinen da.

11. Cer-ere haren arimac bilhatu baitu bere nekeaz, ikusiren du hura eta aseco da. Ene cerbitzari prestuac asco bere jaquitatearen bidez prestu atheraturen ditu, eta berac ekarriren ditu hequien bekatuac.

12. Hargatic bere çathitzat emanen diozcat hainitz guiçon; eta hazcarren buluzquinac bereciren ditu, ceren dioen heriotzeari eman bere bicia, eta içan den gaixtaguinequin ekarria, eta jasan dituen hainitzen bekatuac eta othoitz eguin leguea hausten çutenençat.

Isaiasen Profecia 53