Isaiasen Profecia 51:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Gainera bi içurri jautsi çaizquitzu; nor egonen da minez çure gainean? Desmasia, xahupenac, gosete, ezpatac; norc sosega çu?

20. Çure haurrac iraiciac içan dira carrica buru gucietan etzanac daude, hala-nola oriz sarean eroria; Jaunaren gaitziduraren, çure Jaincoaren dixiduen azpian daude.

21. Hau adi çaçu beraz, gaixottoa, eta hordia, ez arnoz.

22. Hau dio çure nausi Jaunac eta çure Jaincoac, bere populuarençat guducatuco denac: Huna non çure escutic kendu dudan lo-asmaco uncia, ene gaitziduraren uncico ondaquina: etzare guehiago hortaric edaten jarrico.

23. Eta eçarriren dut çu aphaldu çaituztenen escuetan, eta ceinec erran baitiote çure arimari: Etzan hadi, iragan gaitecen; eta çuc eçarri duçu çure gorphutza lur bat beçala eta bide beçala iragaileençat.

Isaiasen Profecia 51