Isaiasen Profecia 51:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ez othe ditutzu çuc agortu itsasoa eta lece gaitzeco ura, eta bide bat eguin itsasoaren çolan, handic iragan citecen libratzen cintuenac?

11. Eta orai Jaunaz berrerosiac direnac bihurturen dira eta Sionera ethorrico laudoriozco cantutan, eta bethi iraunen duen bozcarioa içanen da hequien buruen gainean; iduquiren dituzte goiheretasuna eta bozcarioa; oinhacea eta auhenac ihes goanen dira.

12. Nic, nic neronec emanen darotzut goçacari; nor çare çu beldur içateco guiçon hilquiçun, guiçaseme belharra beçala ihartuco den baten beldur içateco?

13. Eta ahanci duçu Jauna, çure eguilea, ceruac hedatu dituena eta lurra asentatu; eta bethi, egun gucian beldurrez ibili çare hestutzen cintuenaren eta çu galdu beharrez çabilararen sephari ihesca: non da orai çure hestutzailearen sepha?

14. Idequitzera heldu dena, laster ethorriren da; ez du hilceraino çaurcen, eta haren oguiac ez du escas eguiten.

15. Ni naiz ecic çure Jainco Jauna, itsasoa nahasten dudana, eta jauzten dira haren uhinac; armadetaco Jauna da ene icena.

16. Çure ahoan eçarri ditut ene hitzac, eta ene escuco itsasoaren azpian gueriçatu çaitut, ceruac jar cinetzan eta lurra asenta, eta Sioni erran cineçon: Çu çare ene populua.

17. Jaiqui, jaiqui; xuti, Jerusaleme, ceinac Jaunaren escutic edan baituçu haren hasarrezco uncia; ondoraino hustu duçu loasmaco uncia; edan ditutzu ondaquinac eta oro.

18. Sorthu dituen ume gucietaric bat ez da hari lagunça emateco, eta haci dituen ume gucietaric batec ez du harcen escutic.

19. Gainera bi içurri jautsi çaizquitzu; nor egonen da minez çure gainean? Desmasia, xahupenac, gosete, ezpatac; norc sosega çu?

20. Çure haurrac iraiciac içan dira carrica buru gucietan etzanac daude, hala-nola oriz sarean eroria; Jaunaren gaitziduraren, çure Jaincoaren dixiduen azpian daude.

21. Hau adi çaçu beraz, gaixottoa, eta hordia, ez arnoz.

22. Hau dio çure nausi Jaunac eta çure Jaincoac, bere populuarençat guducatuco denac: Huna non çure escutic kendu dudan lo-asmaco uncia, ene gaitziduraren uncico ondaquina: etzare guehiago hortaric edaten jarrico.

Isaiasen Profecia 51