5. Eta orai Jaunac, bere cerbitzari ene amaren sabeletic eguin nauenac, erran du haren gana bihurraraz deçadan Jacob; eta Israel ez da bilduco; eta ni Jaunaren beguietan goretsia naiz, eta ene Jaincoa bilhacatu da ene indar.
6. Eta Jaunac erran du: Deus guti da ene cerbitzari içan çaitecen Jacoben leinuen eraiquitzeco eta Israelen ondarren bihurrarazteco: huna non eçarri çaitudan jendaien argui; içan çaitecençat ene ganicaco salbamendua lurraren buruetaraino.
7. Hau dio Jaunac, Israelen berrerosleac, haren sainduac, arbuiatua içan denari, populu gaitzetsiari, nausi direnen gathibuari: Erregueec ikusico çaituzte, buruçaguiac jaiquico dira eta adoratuco çaituzte Jauna gatic, ceren den cin bere aguincetan, eta Israelgo saindua gatic, ceinac baitzaitu hautatu.
8. Hau dio Jaunac: Ene gogaraco orduan ençun çaitut, eta salbamenduco egunean lagundu; çaindu çaitut eta eman populuarequilaco batasunaren ararteco, eraicaraz deçaçun lurra, eta goça primança irigoanac;
9. Eta estecan daudecenei erran dioçoçuten: Ilki çaitezte; eta ilhumbeetan direnei: Aguer çaitezte. Bide gaine-lan alhaturen dira, eta celhai gucietan içanen dira hequien alhapideac.
10. Ez dira ez goseturen, ez-eta egarrituren; beroac eta iguzquiac ez dituzte joco; ceren urricari dituenac hotsematen baitiote, eta ithur-uretan edaranen baititu.